Apirilaren 10ean irekiko dira izen-emateak

Irene Paredes Campusa

Campus Irene Paredes

7. edizioa

Ekainaren 23tik 27ra

Plaza mugatuak

Irene Paredes Campusa, 2012 eta 2018 artean (biak barne) jaiotako neska-mutilei zuzendutako futbol campusa da eta ekainaren 23tik 27ra egingo da, 9:00etatik 13:00etara, Legazpiko Irene Paredes futbol zelaian.

  • Ekipamendu osoa (galtzak, kamiseta eta txaketa)
  • Edaria eta fruta egunero
  • Asegurua
  • Begirale tituludun eta eskarmentudunak
  • Opariak eta sorpresa ugari

Ekipamendua

Galtzak eta kamiseta 4 - 8 - 12 - 16 S M L
Sudadera 4 6 8 10 12 14 16 S M L

Haurrak denetariko futbol-ariketa eta -jolasen bitartez diberti daitezen lortzea da Irene Paredes Campusaren xedea, baina neska eta mutil futbolarien prestakuntzarekin lotutako oinarrizko helburuak ahaztu gabe betiere.

Kirola

  • Futbolaren oinarrizko printzipio taktiko eta teknikoak lantzea.
  • Dibertsioa sustatzea emaitzen eta errendimenduaren gainetik.
  • Jolasen bidezko ikaskuntza-prozesu bati ekitea, entrenamendua oinarri hartuta.
  • Neska-mutilei futbolaren oinarrizko arau eta nozioak irakastea.

Hezkuntza

  • Elkarrekin bizitzen ikastea eta talde-espiritua sustatzea.
  • Pertsona onak heztea.
  • Haurren autonomia pertsonala lantzea.
  • Talde bateko kide izateko beharrezkoak diren balioak sustatzea: errespetua, integrazioa, kooperazioa, bizikidetza, umiltasuna eta adiskidetasuna.

Osasuna

  • Bizi-estilo osasungarrien alde egitea, eta egunero jarduera fisikoa egin eta txukun jateko ohiturak hartuz joatea.
  • Bizi-ohitura osasungarriak sortzea.
  • Kirola eginez zoriontsu izatea.